Zer dira Omicron?

Queson2

Omicron Aisialdiko Jardunaldiak aisialdi alternatibo-kulturala bultzatzen dituzten jardunaldiak dira, konkretuki rol eta mahai jokoak, miniaturak, rol bizia… Aste Santuan Zallan (Bizkaian) ospatuko direnak, apirilaren 13tik 16ra.

Jardunaldi hauetako sarrera guztiz dohainikoa da, joko hauetara jolasten ondo pasatu nahi duen guztietara zuzenduta dago. Hobby honetaz gozatzen duten pertsonei nahiz interesa duten pertsonei elkarleku bat eskaini nahi dugu. Halaber aktibitate hauei buruz ezer ez dakiten pertsonei abiapuntu bat emateko helburua daukagu. Hospedaketa dohainezkoa da plaza erreserbatzen dutenentzat.

Hainbat ekintza izango ditugu, komplexuagoak esperientzia handiko pertsonentzat eta errazagoak jolas hauetara hurbiltzen direnentzat. Adibidez, erakusketak eta ludoteka familiarra, non mahai jokoen azalpenak organizatuko diren.

Jardunaldi hauek lukururik gabekoak dira eta elkartearen jolasen salmentaz bildutako diru guztia jardunaldi hauen edo antzeko ekitaldien finantzaketara bideratuko dugu.

Comments are closed