Arauak

Arau orokorrak:

  • Jardunaldietara etortzeak arauen onarmena dakar berarekin.
  • Antolaketak arauak interpretatzeko ahalmena izango du zalantzarik egotekotan, eta ahalmen hori eztabaidaezina da.

  • Ekintza baten eta jardunaldiaren arauen artean gatazkarik egotekotan, jardunaldiaren arau orokorrak gainezkatuko dira.

  • Kudeaketa mahai bat egongo da egunero 24 ordutan pilotaleku gela zentralean.

  • Ziurtasun, garbitasun edota orden publiko arrazoiengatik elkarteak onarmen eskubidea erreserbatzen du.

  • Elkarteak jardunaldietara etorritako edonork besteenganako portaera iraingarria edota arauen hausketarengatik kanporatzeko eskubidea du.

  • Ez gara galdutako objektuen arduradun izango.

  • Jardunaldietara etorritako pertsona orok errespetua erakutsiko die kudeatzaile, Zallako jendeari eta instalazioei. Jazarpena eta erasoak ez dira onartuko.

  • Alkohola edota beste motatako drogen kontsumoa debekatuta dago jardunaldien gunean, logelak barne, eta bere ingurunean. Halere, edozein partaidek ikus dezake bere sarrera debekatuta alkohola edo drogaren menpe badago, horrekin beste partaideeak molesta ditzakela uste badu organizazioak. Batez ere lo egiteko gunean. 

  • Kudeatzaileen mahaia eta logelarako sarrera debekatuta dago baimendurik ez bazaude.

  • Edozein ekintzatan parte hartzeko inskripzio-mahaian izena eman beharko da, inskripzio txartel bat emango da hori ziurtatzeko.

  • Inskripzio txartela ezin da pertsonen artean pasatu, beharrezkoa da txartela jardunaldietan zehar momentu orotan gainean eramatea. Kudeatzaileek txartela erakusteko eskatzeko eskubidea dute.

  • Logeletara lo egiteko plaza duenak edo antolatzaileek bakarrik sar daitezke.

  • Jateko mahaia egongo dira gune nagusian, horiek erabili behar izango dira beste mahai guztien gainetik.

  • 14 urte baino gutxiagokoek heldu batekin etorri beharko dira.

  • 18 urte baino gutxiago izanda eta bertan lo egiteko tutore legala sinatutako dokumentu bat ekarri behar izango da jardunaldietan lo egiteko baimena ematen diona eta heldu batekin etorri behar izango dira.

  • Haurrentzako aktibitateak (jedi akademia, ludoteka familiarra…) ez dira haurtzaindegia, horregatik heldu bat egon behar izango da beraiekin.

  • Mahai jokoen mailegua dago 24 ordutan zehar, hurrengo arauak dituena:

  • Mahai joko bat ateratzeko kudeaketa mahaian eskatu beharra dago, horretarako inskripzio txartela erakutsiz.

  • Jolasak gune nagusitik ateratzea debekaturik dago.

  • Pertsona bakoitzeko joko bakarra atera ahal da.

  • Jolasak ateratako pertsona arduraduna da jolas horien gainean.

Dohainako ostatuaren arauak:

  • Martxoaren 20a, igandea, amaitzean lo egiteko plazak itxiko dira posta elektronikoentzako. Bakarrik bertan plazaratuz plaza eskatu ahal izango da. Norbait apuntatuko eta agertuko ez balitz etorkizuneko jardunaldietarako preinskripzio eskubidea ezestatzeko eskubidea izango dugu.

  • Kanpainako dendak eta bi pertsonentzako koltxoneta persona bakarrak erabiltzea debekatuta dago.

  • Besteen deskantsua errespetatzea derrigorrezkoa da. Debekatuta dago zarata egitea eta jatea logeletan.

  • Jardunaldietara etortzen direnen ardura izango da espazioa optimizatzea logeletan, eta organizazioak dena birantolatzeko eskubidea du.

Comments are closed.