Omicron 2020

Omicron Aisialdiko Jardunaldiak aisialdi alternatibo-kulturala bultzatzen dituzten jardunaldiak dira, konkretuki rol eta mahai jokoak, miniaturak, rol bizia… Aste Santuan Zallan (Bizkaian) ospatuko direnak. Apirilaren 9tik 12era, gelditu gabeko ordutegian.

Jardunaldi hauetako sarrera guztiz dohainikoa da, joko hauetara jolasten ondo pasatu nahi duen guztietara zuzenduta dago. Hobby honetaz gozatzen duten pertsonei nahiz interesa duten pertsonei elkarleku bat eskaini nahi dugu. Halaber aktibitate hauei buruz ezer ez dakiten pertsonei abiapuntu bat emateko helburua daukagu. Ospedaketa dohainezkoa da lekua erreserbatzen dutenentzat.

Hainbat ekintza izango ditugu, komplexuagoak esperientzia handiko pertsonentzat eta errazagoak jolas hauetara hurbiltzen direnentzat. Adibidetzat, erakusketak eta ludoteka familiarra, non mahai jokoen azalpenak organizatuko dira.

Jardunaldi hauek irabazi-asmorik gabekoak dira eta elkartearen jolasen salmentaz bildutako diru guztia jardunaldi hauen edo antzeko ekitaldien finantzaketara bideratuko dugu.

Comments are closed.