Izen emateak zabalik

 

Zabalik daude #omicron2018 jardunaldientzako izen emateak. Horretarako formulario hau bete behar da: https://www.abacobilbao.org/eu/omicron-2018/inscripciones/

Halere, ekintzak igoteko epea zabaltzen da, beste formulario honetan: https://www.abacobilbao.org/omicron-2018/inscripciones/registro-de-actividades/

Ekintzak igoteko epea: martxoaren 5a

XV Campos de Marte jardunaldia

ABACOk eskaintzen diskizue “Campos de Marte” hamabostgarren jardunaldia. Otsailaren 17an (larunbata) rol jokoak eskainiko dizkizuegu arratsaldean (16:30-20:30) eta gauean (22-02). Ekintza hau guztiz dohakoa da eta publikora zabalik dago, bai jokalari berrientzat bai beteranoentzat.

Parte hartzeko, partidak hasterakoan (16:30etan arratsaldekoentzat eta 21:30etan gauekontzat) behean ipinitako helbidera joatearekin eta partida bat aukeratzearekin nahikoa da. Partida batean lekua erreserbatu ahal da hurrengo helbidean: inscripciones@abacobilbao.org

Jardunaldi hau edozeinentzat irekia eta dohainik da, experientzia duen jendearentzat edo baita lehen aldiz probatu nahi duenarentzat.

Lokala Aita Larramendi 3 atarian dago, (Telebilbao dagoen ereikinean) 2º solairuan, ezkerra.

Abaco Bizigiron

Lehengo astean ere, berriro agertu ginen egunkari batean, Berrian, hain zuzen ere. Lander Muñagorri kazetariak egin zuen artikulan lagundu ahal izan genuen, eta hona hemen eskeintzen dizuegu.

JATORRIA: https://www.berria.eus/paperekoa/1879/030/001/2018-01-11/joko_gehiago_mahai_bueltan.htm

Joko gehiago mahai bueltan

Mahai jokoen eskaintza eta jokalari kopurua handitu egin dira azken boladan. Jokatzeko gero eta errazagoak, azkarragoak eta ulertzeko ere errazagoak izateak eragin du mahai jokoen zabalpen hori. Azken urteetan, mahaian eseri eta jokoetan aritzeko elkarteak ere sortu dira.
Donostiako Juguemos mahai jokoen taldeko kideak elkarte gastronomiko batean batu ohi dira jolastu ahal izateko.
Donostiako Juguemos mahai jokoen taldeko kideak elkarte gastronomiko batean batu ohi dira jolastu ahal izateko. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS 
2018ko urtarrilak 11

   0  

Dadoa bota, hark erakusten duen zenbakiak adina lauki aurreratu fitxa, eta jokatzen jarraitu, jokoak ematen dituen arauen arabera. Askotan errepikatzen da irudi hori, eta Euskal Herriko zenbait etxetan are gehiagotan ikusi ahal izan da azken aste hauetan. Gabonetako ospakizunen harira, arrunta eta ohikoa izaten da, otorduen osteko solasaldiak amaitu ondoren, mahai jokoren bat atera eta familia giroan jokatzea. Aukera hori are erakargarriagoa izan da kalean egin duen eguraldiari begiratuz gero. Baina familia edo lagun giroan jokatutako partidez gain, bestelako lokaletan ere mahai jokoak atera eta horietan aritu dira Gabonetan. Baina datozen asteetan ere berdin jarraituko dute; izan ere, gero eta elkarte gehiago daude Euskal Herrian mahai jokoetan aritzeko. Hori da Bilboko Abaco eta Donostiako Juguemos elkarteen kasua. Urte osoan geratzen dira, gogoko dituzten jokoetan aritzeko.

Denbora-pasa izateaz gainera, askorentzako afizio ere badira mahai jokoak. Hala azaldu du Julen Fernandez Gaunak, Juguemos elkarteko presidenteak: «Hiru lagunen artean sortu genuen elkartea, ikusten baikenuen beste inorekin ezin ginela mahai jokoetan ibili, gu hiruroz gain». Afiziotzat dauka jende askok denbora-pasatzat daukana, baina beste askok dute afizio hori. Izan ere, gaur egun 35 lagun inguruk osatzen dute haien mahai joko elkartea, eta, Donostian dauden beste bi elkartetakoak kontatuz gero, 100 pertsona inguru ere badira. «Horiek denak elkartu eta lokal propioa edukitzea da gure helburua, baina gaur-gaurkoz zaila da hori». Hala ere, datuak garbi erakusten du Donostian uste baino zabalduago dagoela mahai jokoen zaletasuna. «Horiek ezagutzen ditugu, baina kuadrilla asko daude beren kasa geratzen direnak».

Ezer baino lehen, Fernandez Gaunak argi utzi nahi izan du oso joko desberdinetan aritzen direla. «Estrategia jokoak eta rolekoak ere hor daude, baina baita bestelakoak ere». Are gehiago, rol jokoetan ibiltzen dira gutxien, Donostiako elkarte gastronomiko batean elkartzen direnean. Kudeaketa jokoetan, lehiakoetan edo kolaboratiboetan aritzen dira batez ere. «Askok mahai jokoak haurrekin eta frikiekin lotzen dituzte, baina inondik ere ez; oso askotarikoa da hemen ibiltzen den jendea, eta baita jokoak ere».

Ideia hori bere egin du Jokin Garcia Bilboko Abaco mahai jokoen elkarteko kideak ere. «Apurka estigma hori gainetik kentzen ari gara, eta askok ikusten dute ez dela frikien kontua bakarrik». Bilbon lokala du Abaco elkarteak, eta, bertan, lagun taldeez gain, familiak ere elkartzen direla azaldu du. Duela lau urte sortu zuten elkartea 13 kidek, eta egun 60tik gora dituzte. Hemen ere zaletasuna zabaltzen ari den seinale da urte gutxian izen duten gorakada hori.

Joko erakargarriagoak

Donostiako Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegian lan egiten du Ibai Aizpurua mahai jokoetako adituak, eta hor ere sumatzen du hazkunde hori: «Jende gehiago aritzen da halako jokoetan». Eta jokalarien hazkundeak berekin ekarri du jokoen aniztasuna eta ugaritasuna ere. Edo alderantziz. Baina kontua da mahai jokoak aldatu egin direla azken boladan. «Urtetik urtera, joko finagoak ateratzen dira; garatuagoak dira, baina jokatzeko esperientzia ez da batere konplexua». Hau da, mahai jokoak askotarikoagoak dira, eta jokatzeko esperientzia azkarra eta ulerterraza da: «Duela hainbat urte, mahai joko batzuetako arauak ulertzea oso konplikatua zen, eta, gaur egun, joko gehienak bost minutuan azaltzeko modukoak dira».

Ulertzeko errazagoak izateaz gainera, joko askoren iraupenak ere behera egin duela azaldu du Aizpuruak. Arratsalde oso bat iraun dezakeen mahai joko gutxi daude gaur egun, eta, haien partez, 40 minutu inguru irauten dutenak areagotzen ari dira. «Horrek guztiak asko erraztu du mahai jokoak zabaltzea, eta esan daiteke horregatik ari direla hainbeste zabaltzen; halako jokoak gero eta errazagoak, dibertigarriagoak eta jolasteko motzagoak dira».

Aizpuruak egungo jokoak eta iraganeko klasikoak —antzararen jokoa, adibidez— alderatu ditu. «Esan daiteke objektiboki mahai joko nahiko txarra dela, dadoa bota eta hark erabakitzen duelako zure patua; jokalariak hartzen duen erabakiak ez dauka inolako pisurik jokoan». Eta, horren aldean, gaur egungo mahai jokoak aldatzen ari dira: jokalariak zenbat eta erabaki gehiago hartu, orduan eta hobea da jokoa, eta gehiago motibatzen du erabiltzailea. Hain zuzen, ildo horretatik jotzen dute egungo mahai jokoek gero eta gehiago, eta horrek ere azken urteetan izan duten gorakadarekin zerikusia izan dezakeelakoan dago Ubikeko kidea.

Taldean gero eta gehiago

Arrakastaren gakoa zein izan daitekeen azaldu du Aizpuruak, baina, mahai jokoen atzean, jokatzeko modu soziala ere azpimarragarria iruditzen zaio. Hau da, bideo jokoetan taldeka aritzeko aukera egon badago, baina «aurrez aurreko esperientziarekin ez dauka zerikusirik». Gainera, gaur egungo gizarte pantailaz inguratuan, atseden hartzeko aukera ere ematen dute mahai jokoek, haren ustez. Hala eta guztiz ere, joko kolaboratibo asko azaltzen ari dira gaur egun; hau da, jokalari guztiak jokoaren aurka aritzen direnekoak. Eta horiek zabaltzea ere interesgarria dela uste du: «Horrek aldatu egin ditu jokalarien bereizgarriak ere».

Mahai jokoen elkarteetan ere sumatu dute aldaketa hori, eta Garciak dio askok horien aldeko apustua egiten dutela. «Azken finean, jokatzeko beste modu bat da». Bideo jokoek eskaintzen ez duen zerbait ematen du gisa horretako jokoak: gertutasuna. Bideo jokoen aurkako mezurik eman gabe, mahai jokoen onurak azpimarratu nahi izan ditu horrela, eta susmoa dauka hori guztia egon daitekeela haien zabalpenaren atzean. «Elementu sozial hori izan daiteke egungo mahai jokoen bereizgarria, eta, gaur-gaurkoz, gero eta garrantzitsuagoa iruditzen zait hori». Joko gehiago eta jokalari gehiago dituen modalitate bat da mahai jokoena. Eta, itxura denez, horrela jarraituko du oraingoz.

#omicron2018 buruz. Noiz eta non?

Noiz?

Omicron jardunaldiak 2018ko aste santuan izango dira. Martxoko 29tik goizeko 10etan apirilaren 1ek0 14etara. Jardunaldiak 24 ordu egunean egongo  dira. 

Non?

Jardunaldiak, lehengo urtean bezala, Zallako udalerrian izango dira, Bizkaiko Enkarterrian. Zehazki Mimetiz pilotagunean, Sabino Arana 2 kalean, 24 ordu egunean zabalik egongo dena. Piloitalekua mugikortasun murriztuta duten pertsonentzat egokituta dago.

Nola heldu?

Trena (FEVE)

 

FEVEren Bilbao-Balmaseda linea ordu erdiro dirau, eta Bilboko Bilbao-Concordia (La Naja) geltokitik (Abandoren atzean dagoena) Zallara doa, 40 minutu inguru egonez bidean. Trena hartu daiteke ere Ametzolako geltokian (Abacoren etxetik oso gertu!)

http://www.renfe.com/viajeros/feve/

Bizkaibus

Badira hiru Zallara joaten diren autobus lineak.

           A0651 – Bilbao – Balmaseda

           A3334 – Santurtzi – Balmaseda

           A0652 – Balmaseda – Lanestosa

Karretera

Bilbo edo Burgosetik joateko bidea BI-636 da, “corredor del Cadagua” deitutakoa, Bilbo, A-8 autobidea a eta Bizkaiarekin. Burgosetik ere CL-629 badago.

Herria

Har ezazu Zallako gida.

Mahai jokoen XVI jardunaldiak

Gure 16. mahai jokoen jardunaldia aurkezten dizuegu. Urtarrilaren 20an, larunbata 17:00 etatik 1:00 etara, betiko lekuan izango delarik.

Ordutegi horretan etor zaitezkete gure lokalera eta han ditugun joku askoetako nahi duzuena aukeratu jolasteko. Guk azalduko dizuegu pozik nola jolasten den aukeratu duzuen edozein jokuetara.

Jardunaldi hau edozeinentzat irekia eta dohainik da, experientzia duen jendearentzat edo baita lehen aldiz probatu nahi duenarentzat.

Lokala Aita Larramendi Kaleko 3 atarian dago, (Telebilbao dagoen ereikinean) 2º solairuan, ezkerra.

#Omicron2018

Harro eta pozik eman ahal dugu azkenean honen berri: 2018an Omicron jardunaldiak berriro egongo dira, martxoko 29tik apirilaren 1era, aste santuan, eta berriro ere, dohako ostatuarekin, publiko guztiarentzat. 4 egun ondo pasatzeko, jolasteko eta jendea ezagutzeko, 24 ordu “non-stop” eta, jakina, guztiz dohainik.

Aurten lekua errepikatuko dugu Zallako Mimetiz pilotalekuan, Enkarterrien bihotzean, bere Udaletxearen laguntza ezinbestekoa izan baita.

Informazio berrien zain egon zaitezkete, eta ahal bezain laster Omicronen web orria beteko dugu.